Typography & Lettering

Tag: Euskal tipografia

  • Harri tipografia eta euskal grafia (EU)

    [English version] [Versión en castellano]

    Euskal Herriko paisaia bisuala

    Euskal Herriko paisaia bisualean bada zerbait oharkabean pasatzen ez dena, baita ezagutza tipografikorik ez dutenentzat ere: lurralde osoan zehar sakabanatutako kale plaka, seinale, kartel eta letreroetan dagoen errotulazio estilo berezia. Hizkera grafiko hau, euskal grafia tradizionalari hertsiki lotua eta Harri tipografiaren inspirazio-iturri izan dena, forma oso astunak, trazu konkaboak eta diseinu glifiko exageratua ditu ezaugarri, erpin zorrotzak eta letra egitura ez oso konbentzionalak sortzen dituena. Itxura trinko hori, ia harrizkoa, herri-errotulazioari, inskripzio harritsuei eta arkitektura tradizionalari dagokie. Horrek azaltzen du tradizioaren, benetakotasunaren eta euskal izaeraren ideiekin duen lotura, eta diseinu grafikoaren esparruan duen berrirakurketa garaikidea, sorkuntza tipografiko digitaleko tresnei esker.

    Harri tipografiaren sorrera

    Harri tipografia bezero baten enkargu bitxi baten ondorioz jaio zen, behintzat kontzeptualki. Haren eskaera zera izan zen: “gure logoa euskal munduarekin lotura garbia izatea nahi dugu, baina harategietan eta sagardotegietan erabiltzen den euskal tipografia hori erabili gabe” – euskal grafiaren estiloari erreferentzia eginez!

    Euskal grafia tradizionala Getariko arraindegi baten letreroan
    Euskal letra forma ohikoenetakoak Getariko arrandegi baten letreroan. Iturria: Juan Luis Blanco

    Irudi dotoreago bat behar zuten, eta haien premia beteko luken tipografia bat eskuratzea ezinezkoa izango zela konturatu nintzen. Ez zen existitzen. Hutsune horretaz konturatzean zerbait egin behar zela erabaki nuen. Zenbait urte geroago Harri tipografia, euskal tipografia “gaingabetua” bezala definitu nuen, ohiko letra lodi eta potoloen formekin kontraste ikaragarria egingo luken alfabeto fin eta dotorea izan zelako haren abiapuntua. Proiektuan bariante lodi horiek gehitu nituen ere bai, noski, haiek izan baitziren diseinu erizpide nagusiak zein detaileentzako inspirazioaren iturria: euskal kutsua eransteko ezinbesteko osagaiak.

    Harri tipografiaren bi estilo: Light eta ExtraBold
    Harri tipografiak bost aldaera ditu. Irudian Harri Light eta Harri Extrabold. Iturria: Juan Luis Blanco.

    Euskal grafiaren jatorria

    Harri tipografiaren proiektua eta diseinua Euskal Herrian egin ziren. Eta herrialde honetako jendea definitzen duen zerbait badago —bere ideia politikoak edozein direla ere— nazionalismoari buruzko eztabaida sutsuak dira. Ondorioz, zaila da euskal kulturarekin zerikusia duen edozein gai jorratzea, nazionalisten eta ez-nazionalisten arteko eztabaidan edo, zehatzago esanda, nireNazionalismoaren eta zureNazionalismoaren arteko eztabaidan erori gabe. Jakina, euskal tipografiaren jatorriari buruz hitz egiten dugunean —edo, zehatzago esanda, euskal errotulazioaren estiloari buruz—, oso ohikoa da kontrajarriak diren jarrera horiekin topo egitea. Horrela, badira estilo hau Euskal Herriko bertako fenomeno originaltzat hartzen dutenak alde batetik. Baita XX. mendeko lehen hamarkadetan gorakada izan zuen euskal nazionalismoaren asmakizuntzat hartzen dutenak ere, eta beraz, ezin dela euskal tradiziotzat hartu.

    Nire iritsiz osatugabeak dira bi interpretazioak, baina modu bitxian osatzen dute elkar. Bistan da mugimendu nazionalistek irudi sistema bat erabili eta sustatu zutela, XX. mendearen hasierako euskal gizartean nabarmentasuna eta presentzia indartzeko, eta tipografia, alde horretatik, ahalmen ukaezina duen tresna bat da. Baina zaila da sinestea erakunde nazionalista bateko propaganda-arduradunaren asmakizun hutsa izan zela. Inspirazio-iturri argiak daude, eta hainbat adituk zalantzik gabe aipatu dituzte euskal nazionalismoari buruz dituzten ideiak edozein direla ere. Iturri horiek Ipar Euskal Herrian eta Nafarroako iparraldeko eremu batzuetan dauden hilarri eta ateburuko inskripzio zaharrak dira. Inskripzio horiek —batzuk XVII. mendekoak— Europa osoan zehar nonahi zeuden inskripzio garaikideen estilo beretsuarekin daude eginak.

    Inskripzioa Ezpeletako hilarri batean. Euskal grafiaren inspirazio iturri
    Ezpeletako elizaren atarian gordetako inskripzioa. Euskal letragintzan gerora garatuko diren zenbait ezaugarri ikus daitezke. Iturria: Juan Luis Blanco.

    Beraz, zentzuzkoa dirudi ondorioztatzea ez dela guztiz asmakizun berri bat, ezta ere guztiz errotua dagoen euskal tradizio bat. Hori esanda, niri benetan originala eta aipagarria iruditzen zaidana da forma horiek nola eboluzionatu duten jatorri hartatik. Eta are deigarriagoa haien erabilpena nola hedatu den identitate ikurra bezala Euskal Herriko txoko guztietaraino. Euskaldun asko letra-estilo horren bidez identifikatuta sentitzeak, baina, batez ere, urruneko lekuetako pertsonek grafia hori euskal jatorriarekin zalantzik gabe lotzeak eragiten du, praktikan, euskal grafia gisa definitzea. Eta hori ez da gertatu antzeko inskripzioak zeuden beste tokietan.

    Harri tipografia behe-erliebean zizelkatuta Euskal Herriko aintzinako inskripzioetan ohi zen bezala
    Harri tipografia behe-erliebean probatzeko ariketa esperimentala. MATD Reading 2013. Iturria: Juan Luis Blanco.

    Harrizko letretatik OpenType tipografia digitaletaraino

    Antzinako inskripzio horietan goi-erliebean zizelkatutako letretatik hartzen ditu Harrik bere ezaugarri esanguratsuenak. Teknika horretan letren arteko espazioa beheratu behar denez, espazioa aurrezteko konposizio-baliabide interesgarriak sortzen dira (horietako batzuk OpenType programazioaren bidez lortzen dira Harri tipografian). Jakina, gaur egun erabiltzen diren formak kontuan hartzen dira, baina beti antzinako formei eta haien aurrekariei erreparatuta: inskripzio erromanikoak eta, azken batean, maiuskula erromatarrak alegia; horien proportzioek gidatzen baitute Harri tipografiaren oinarrizko alfabetoa. Euskal tipografia fin eta erabilgarria diseinatzea da idea nagusia —nire bezeroaren beharrak ase ahal izango zituen hori—, eta, aldi berean, bere pisu-barianteen bidez haren euskal grafiaren bilakaera bitxia erakustea, inspirazio erromatarreko “light” aldaera dotoretik hasita, pisutsu eta adierazkorra den “Extra Bold” barianteraino, non gaur egungo formen islada nabarmenagoa da. Osagarri gisa, harrizko inskripzio bakoitza paregabea egiten dituen konposizio-baliabide horiek karaktere alternatibo automatizatu gisa erabil daitezke Harrin. Azkenik, Harri tipografiak 4 aldaera estilistiko ditu (“Stylistic sets”), eta, horiei esker, euskal izaera areagotu eta nabarmendu daiteke, ezaugarri bereizgarrienetako batzuk indartuz, edo, bestela, gutxitu daitezke, emaitza erabat neutroagoa lortuz, erabilera orokorragoetan erabil daitekeena.

    Harri izena proiektuak oinarritzat hartu duen aintzinako harrizko inskripzioen omenez aukeratu nuen. Harri Text testu luzeentzako diseinaturiko bertsio berria da. Maiuskulak, maiuskula txikiak, minuskulak, italikak (kursibak) eta karaktere-sorta zabalagoa eskeintzen ditu.

  • Kolaborazioa Baipasa irratsaioan (Euskadi Irratia) (EU-ES)

    Baipasa radio program presentation

    (English version) (Versión castellano)

    2018ko Irailan eginiko elkarrizketaren jarraipen gisa, Euskadi Irratiko Baipasa irratsaioan parte hartzeko gonbidatua izan naiz, tipografiari buruz solas egiteko astero. Tipografiaren mundua zabaltzeko aukera hau ohore eta erronka haundi bat da aldi berean, eta izugarri pozten nau irrati publiko batek espazio txiki hori eskeintzeak tipografiari.

    Ostegunero 5:15 – 5:30aren bueltan tipografiaren inguruko alderdi ezberdinak jorratuko ditugu. Martxoaren 12an estreinatu genuen saioa Times New Roman-i buruzko solasalditxo batekin. Ordutik hona Comic Sans, Helvetica eta Trajan tipografien zenbait xehetasun eta bitxikeri kontatu ditugu. Tipografia interesatzen bazaizu jarrai gaitzazu ostegunero. Orain arte egindako saioen audioak entzun ditzakezu hor behean ere bai.

    Audioak

    2021/06/24 Tipografia errepideetan

    2021/06/10 Tipografia automobiletan

    2021/06/03 Tipografia lehenetsiak

    2021/05/20 Tipografia kaleetan

    2021/05/06 Euskal kaligrafoak: Pedro Madariaga

    2021/03/25 Emakume inprimatzaileak

    2021/03/11 Emakune kaligrafoak

    2021/02/25 Emojiak 2

    2021/02/18 Emojiak 1

    2021/01/28 Luxua eta tipografia

    2021/01/14 Zenbakiak

    2020/12/17 Letra lodiak

    2020/12/03 Itzaleko karaktereak: @

    2020/11/19 Euskal kaligrafoak: Ioannes de Yciar

    2020/11/05 Hauteskundeak eta tipografia

    2020/10/22 Tipografia-detektibeak

    2020/10/08 Euskal kaligrafoak

    2020/06/25 Letra larriak eta xeheak

    2020/06/25 Calibri

    2020/06/18 Teklatua

    2020/06/11 Letrak neurtzen

    2020/06/04 Times vs. Arial

    2020/05/28 Tifinagh

    2020/05/21 Verdana

    2020/05/14 Futura

    2020/05/07 Euskal Grafia (II)

    2020/04/30 Euskal Grafia (I)

    2020/04/23 Gotika

    2020/04/16 Trajan

    2020/04/02 Helvetica

    2020/03/26 Comic Sans

    2020/03/12 Times New Roman

    Colaboración en el programa Baipasa de Euskadi Irratia

    Baipasa radio program presentation

    A modo de continuación de la entrevista realizada en septiembre de 2018, he sido invitado a colaborar en el programa Baipasa de Euskadi Irratia para hablar sobre tipografía. Es a la vez un honor y un reto, pero sobre todo un gran motivo de alegría por ver cómo la radio pública vasca ofrece un espacio de divulgación sobre un ámbito como la tipografía.

    Cada jueves, alrededor de las 17:15 – 17:30, trataremos distintos aspectos en torno a la tipografía. Comenzamos la andadura el pasado 12 de marzo contando la historia de la creación de la Times New Roman. Desde entonces hemos comentado curiosidades y anécdotas sobre Comic Sans, Helvetica o Trajan. Si te interesa la tipografía síguenos cada jueves en el programa Baipasa de Euskadi Irratia. Si quieres escuchar los programas realizados hasta ahora, tienes los enlaces aquí abajo.

    Audios

    2021/06/24 Tipografia errepideetan

    2021/06/10 Tipografia automobiletan

    2021/06/03 Tipografia lehenetsiak

    2021/05/20 Tipografia kaleetan

    2021/05/06 Euskal kaligrafoak: Pedro Madariaga

    2021/03/25 Emakume inprimatzaileak

    2021/03/11 Emakune kaligrafoak

    2021/02/25 Emojiak 2

    2021/02/18 Emojiak 1

    2021/01/28 Luxua eta tipografia

    2021/01/14 Zenbakiak

    2020/12/17 Letra lodiak

    2020/12/03 Itzaleko karaktereak: @

    2020/11/19 Euskal kaligrafoak: Ioannes de Yciar

    2020/11/05 Hauteskundeak eta tipografia

    2020/10/22 Tipografia-detektibeak

    2020/10/08 Euskal kaligrafoak

    2020/06/25 Letra larriak eta xeheak

    2020/06/25 Calibri

    2020/06/18 Teklatua

    2020/06/11 Letrak neurtzen

    2020/06/04 Times vs. Arial

    2020/05/28 Tifinagh

    2020/05/21 Verdana

    2020/05/14 Futura

    2020/05/07 Euskal Grafia (II)

    2020/04/30 Euskal Grafia (I)

    2020/04/23 Gotika

    2020/04/16 Trajan

    2020/04/02 Helvetica

    2020/03/26 Comic Sans

    2020/03/12 Times New Roman